45 haur eta neraberentzat harrera familia bila Aldundia, Gipuzkoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 10a, 02:00

Uztaila bukaeran jarri zuen martxan kanpaina Gipuz­koa­ko Foru Aldundiak, haur eta nerabeentzako harrera familiak lortzeko.
Izan ere, Aldundiaren esanetan, gaur egun 356 adingabe harrera familietan bizi dira, eta «hori, arrakasta bat izateaz gain, Gipuzkoako gizartearen solidaritatearen adibide ere bada», baina era berean, ha­rre­ra familia gehiago behar dira, «oraindik 316 adingabe fo­ru tutoretzapeko zentroetan bizi» baitira. Horietatik 45 «bi­deratuta eta zentroetatik ate­ra­tzeko prest» daude, eta ho­rre­­gatik ari da Aldundia, ho­rien­tzako harrera familia bila.


Mota askotako familiak
Harrera familia izateko interesa duen guztiari harremanetan jartzeko eskatu diote, 943 11 25 22 telefonoan edo harrerafamilia­@gi­puz­koa.eus helbidean. Mo­­ta as­ko­tako familiak be­har direla az­pimarratu du­te, haur eta ne­ra­be hauen be­ha­rretara ondoen egokitzen direnak lortzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!