Basque Ultra Trail Series zirkuituaren hirugarren proba Santa Barbaratik pasako da igande goizaldean, goizeko 04:00ak eta 10:00ak artean.
120 kilometroko bidea, Iruñeatik Donostiara
2017an zehar, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostia hiriak lotzen ditu lau proben bitartez. Aurreneko biak dagoeneko egin dira, eta azkeneko biak besterik ez dira geratzen.
Hirugarrena izango da, hain zuzen, larunbata eta igandea artekoa, Iruñeatik Donostiara joango dena. 120 kilometroko lasterketa izango da, eta denera 14.500 metroko desnibel metatua izango du. Azkeneko tartean pasako da Santa Barbaratik, Donostiara iritsi aurretik. yy