Aurreneko lagunartekoa jubenilek bihar, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 4a, 02:00

Aurreko denboraldian izugarrizko sorpresa eman ondoren, asteazkenean jarri zuten  aurreneko hanka Ohorezko Ju­be­niletako mutilek Zubi­pe­ko zelaian, eta bihar izango dute aurreneko lagunartekoa Iru­nen. Goizeko 11:30etan izango da norgehiagoka Jubeniletako Euskal Ligako Real Unionen kontra, Irungo Gal zelaian.

Maila altuan lehiatzea
CD Hernanitik onartu dute: «Jordi eta Jon entrenatzaileek jakin badakite exijentzia eta intentsitate maila altuko au­rre­denboraldia dutela aurretik, ezen lehiaketa hasterako taldea topera egotea nahi dute». Hori dela eta aurredenboraldi honetan helburua izango da, «astebururo maila altuenean lehiatzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!