Iñigo Labaka, azpitxapeldun Zarauzko Zaporra Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 25a, 02:00

CD Hernani  taldean joka­tzen duen Iñigo Labaka pelotaria, Zarauzko Frontoi Txiki­an jokatzen den Zaporra Txa­pel­ketan txapeldunorde gelditu da. 
Iñigo Labakak eta Astea­suko Jon Urbietak, finala galdu zuten Maiz-Esnaolaren aurka 22-21. 
Partidua gogorra eta berdindua izan zen eta ordubete baino gehiago iraun zuen. Lau pelotariek oso ondo jokatu zuten neurri bereziko pelotalekuan. 21ra berdinduta zeudela, ia boterik egin ez zuen pelota baten bitartez irabazi zuten Behar Zanako taldeko kideek.
Final laurdenetan Urbieta-Labakak 22-15 irabazi zieten Lertxundi-Galarragari eta fi­nal­erdian 22-17 Taberna-Zan­gituri, finalerako txartela lortuz.
Hau da Hernaniko pelotariek hasi berria den denboraldi honetan jokatzen duten lehenengo finala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!