Antiguako txapelketako finalerdia, Salaberriak

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 16a, 02:00

Beste urte batez, eta 69 dira dagoeneko, antolatu dute Do­nostiako Antiguako Pilota Txa­­pelketa. Bertan, seniorren mai­lan, ari da jokatzen Iker Sa­­la­berria goizuetarra, Logro­ñoko San­che­­ze­kin batera. 
Uztailaren 11n hasi zen txapelketa hasierako Ligaxka­re­kin, eta dagoeneko finalerdietan dira. Horietan, au­rre­­nekoa jokatuko dute gaur Salaberria eta Sanchezek, Zu­bi­ria eta Iruritaren kontra. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira partiduak, Donostiako Antiguako frontoian.

Hurrengo zita, asteartean

Gaurkoa ez da, ordea, finalerdietako partidu bakarra izanen. Bi norgehiagokako fasea da, eta beraz, hurrengo zita, asteartean izanen dute, hilaren 22an; Prieto eta Mada­riaga izanen dituzte aurrez aurre. Finalerdiko txapeldun eta azpitxapeldunaren artean borrokatuko da txapela, hilaren 27an, igandez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!