Skate Parkean festa bihar, Molotoff Irratiaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 4a, 02:00

Urtero bezala, aurten ere skate jardunaldia antolatu du Molotoff Irratiak biharko. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Txapelketa, eta iluntzera arte luzatuko da.

16 urtetik beherakoak, lehenengo
Egunaren hasieran, 16 urtetik beherakoak izango dira aurreneko protagonistak. Eguer­di­ko 12:00etatik 14:00ak arte izango bai­ta gaztetxoenen txapelketa.

BBQa ere izango da, eta musikak girotuko du skate jardunaldia.

Ondoren, Euskal Pizzaren eskutik, partaideek pizza jateko aukera izango dute. Eta ho­rren ondoren, 16:00etan hasiko da 16 urtetik gorakoen txapelketa. 19:00­ak al­dera bukatuko da, eta or­du­an jakinaraziko dituzte irabazleen izenak.
Horrez gain, BBQa egingo dute denontzat, eta Kobo eta Krab musikak girotuko du ska­te jardunaldia. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!