«Herritarrekin eta herriarekin izan dugun harreman pertsonalak egin du Hernani Hizkuntzak, desberdin»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 4a, 02:00

Lehengusu bat hemen zeuka­la aprobetxatuta, ingu­ru­ak eza­gutzera etorri zen behin Joe Linehan, Euskal Herrira, eta ber­tan geratu. Alan Griffin, berriz, gaztelania ikastera eto­rri zen uda batean, eta «ez nin­tzen Iralandara bueltatu!», dio.
Donostian, taberna batean ezagutu omen zuten elkar 1985ean, eta 1988an hasi ziren elkarrekin lanean, Hernani Hizkuntzak akademian. Le­hen­­dik, 1986az geroztik mar­txan jarria zuen Joek, kide ame­rikar batekin. Hernania­rrek zein ingeles maila zuten ez dute aitortu nahi izan, baina, «now, they have good level! (orain maila ona dute!)», diote ziur. Erretiroa hartu berri dute, eta horrekin, 31 urteko ibilbideari bukaera eman diote.

Akademia itxi berritan, zein balantze egiten duzue?
Esperientzia oso ona izan da. 31 urtetan asko gozatu dugu irakasten; negozioa bultzatzen baino gehiago. Egia esan, ez dugu ikusi negozio bezala. Akademiako jabeak irakasleak izan gara, eta gure energia inbertitu dugu irakasten. Ho­rre­gatik da desberdina Her­na­ni Hizkuntzak, gainontzeko akademien ondoan; herri­ta­rre­kin eta herriarekin ha­rre­man personala izan dugulako.

«Familia bateko hirugarren belaunaldiko ikasleak izatera ere iritsi gara»

Eta zein izan da giltza, harreman pertsonal hori sortu eta irakasle aritzeko?
Irakasle bezala, dakizuna trans­mitizea da giltza, eta hori modu entretenigarri batean egitea. Ho­rrek eragina izaten du ikas­te­ko prozesuan. Eta era be­rean, gai izan behar duzu ikasle ba­koi­tza ezagutu, eta zein in­dar­gune eta zein ahul­gu­ne dituen ikusteko, eta behar duen ho­rre­tara ego­ki­tze­ko. Irakasle izateaz gain, psi­ko­lo­go, kultura trans­mi­­ti­tzen due­na... izan behar du­zu! Eta mo­du interesgarrian egin. Be­ti ehu­neko ehun eman be­­har du­zu, gaizki egonda ere. Ho­­ri da lan egiteko modu ba­ka­rra. Gero eta lan gutxiago egin, or­duan eta zailagoa da, lana.

Lehenago ere irakasle zineten. Desberdinak dira egoerak eta metodoak, han eta hemen?
Guk zortea izan dugu. Her­na­nin jendea atsegina da eta es­ko­la txikia izanik, guk hartu izan ditugu erabakiak, pre­si­o­rik gabe. Gure kolegei galdetu eta nazkatuta daudela diote. 
J.L.: Zientziatako irakaslea nin­tzen, eta pixkanaka depar­ta­mentuko arduradun bi­hur­tzen ari nintzen. Ez nuen hori nahi.
A.G.: Hemen desberdina izan da. Han eskola katoliko eta, hemen esan dezaket, faszista xamar batean ari nintzen in­ge­lesa irakasten, eta ni ide­a­lis­ta era errebeldea nintzen. Ez nuen gustoko.

Hernanin, herrian, eskolan bezain ondo sentitu al zarete?
Noski! Hernani herri berezia da. Badauka bere historia, eta izaera propioa dauka, mugi­men­du haundikoa da.

«Pozik, asebeteta sentitzen gara egindako lanarekin; ikasle ohi askorekin ingelesez, haiek deseroso sentitu gabe, egin dezakegula ikusteak erakusten du, ez ditugula gauzak gaizki egin»

Eta mugimendu hori auspotzen ere ibili zarete; Mundu Gerra garaiko ihesbideak ezagutzera ematen ari zara Joe, eta albokarako hainbat doinu sortzen, Alan...
J.L.: Orain 8 urte ikusi nuen autobus bete agure ingeles, udaletxera sartzen. Bitxia iru­di­tu zitzaidan, eta gerturatu eta pintxo-potea zegoela ikus­te­an, geratu! Ingelesekin hitz egin eta Bigarren Mundu Ge­rra­ko ihesbide sareetan ibili­ta­koak ziren! Ordutik Bidasoa-Euskal Pirinioen Askatasun Bideen Elkartean nabil, eta hain­bat proiektu dauzkat da­tozen hilabeteetarako ere...
A.G.: Iaz aurkeztutako albo­ka­ra­ko doinuak biltzen dituen liburuko kantuak grabatzen hasi naiz. Baina hau kontatuz gero, jendeak pentsatuko du ho­rregatik jubilatu naizela!

Ez noski! Baina bai, itxi egin duzue. Egindakoarekin, pozik geratu zarete?
Gure pena da eskola itxi be­ha­rra. Pentsa, 31 urtetan, familia bateko hirugarren belaunal­diko ikasleak izatera ere iritsi gara. Baina adina iritsi zaigu, eta ez dugu topatu irekita man­ten­du­ko duenik. Hala ere, oso pozik, asebeteta sentitzen ga­ra egin­da­ko lanarekin; ikas­le ohi as­ko­rekin ingelesez, haiek de­se­ro­so sentitu gabe, egin de­zakegula ikusteak era­kusten du ez ditugula gauzak gaizki egin. Elkarrizketa hau ingelesez egin ahal izateak harro sentiarazten gaitu, eta ikasle ohi askorekin kalean to­patu eta harremana mantentzeak ere bai! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!