Jon Garañoren ‘Handia’, Urrezko Maskorraren bila

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 2a, 02:00

Donostiako Zinemaldiaren 65garren edizioan estreinatuko du Jon Garaño astigartarrak bere pelikula berria. Handia izenburupean, Aitor Arregirekin batera zuzendu du, eta ez du nolanahi aurkeztuko; Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da, Urrez­ko Maskorra helburu. 

Altzoko Haundia, oinarri
XX. mendearen hasieran ko­ka­tzen da pelikularen istorioa. Orduan, Altzon bazegoen gizaseme bat, Migel Joa­kin Eleizegi, Altzoko Haundia deiturikoa, 2,27ko altuera zuena. Arraroa zen garai har­tan, eta horrek munduan barrena ibiltzera eraman zuen. Pertsonaia horretan oinarritzen da, hain zuzen, pelikula, baina garaiko gizartearen erradiografia osoa egiten du, baita ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!