16garrenez jokatu dute aurten, Aranoko Pala Txapelketa; eta hilaren 16an, aurreko igandean, jokatu zituzten final haundiak, eta 3garren eta 4garren postuak erabakitzeko partiduak.
Txapelketa luzea, gogorra eta berdindua jokatu ondoren, zortzi bikote iritsi ziren egun haundira, zerbait jokoan zutela. Eta erakutsi zuten, ez zizkiotela kontrarioari gauzak erraz jarriko. Lau partiduetatik bi, hala ere, 10 tantoren aldearekin erabaki ziren; baina beste biak, estu askoak izan ziren!
Denetan estuena, mutiletan 3garren eta 4garren postuetarako jokatu zutena izan zen. 21na berdindu zuten, eta Gelbentzu eta Mitxelenak lortu zuten azkeneko tanto hori, Kerejeta eta Legarretak osatutako bikotearen aurrean.
Nesketan, berriz, Naroak eta Tejedorrek eskuratu zuten ohorezko 3garren postu hori, espero baina erosoago. 22-12 nagusitu ziren, Arantxa eta Amaiaren kontrako lehian.
Baina ikusmin haundiena, segidan jokatu ziren bi partiduek eragin zuten; bi finalek, hain zuzen ere. Eta alderantziz gertatu zen, kasu horretan.
Nesken txapelketako finala izan zen estua, eta lau tantoren aldearekin irabazi zuten Eider eta Emerenek, 22-18, Garbiñe eta Axpiren kontrakoa.
Mutiletan, berriz, nagusi izan ziren Ruiz eta Zubimendi, iazko laugarrenak, 22-12 irabazita Loidi eta Amasi; aurreko urtean bezala, txapela janzteko atarian geratu zirenei.
Eider eta Emeren, eta Ruiz eta Zubimendi dira, beraz, txapeldun berriak!