Kaleratzeak Stop taldeak jakinarazi du abuztuan zehar lokala itxita egongo dela, eta hilaren 31n irekiko dutela berriro ere. Dena den, baten batek premiazko laguntzarik behar izanez gero, bi bide hauetatik jarri daitezke harremanetan taldearekin: telefonoz, 943 336 583 zenbakian, edo emailez, stopdesahucioshernani@nodo50.org helbidera idatzita.