Goizueta, Arano, Areso eta Leitza barne hartzen dituzten Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzarekin, Gozamenez betiko arratsalde-gaua antolatu dute ostiralerako. 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, bi ekintza izanen dira Leitzan: arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Ginkana eginen dute Udaletxeko plazan; eta gauez, 22:00etan hasita, ur festa izanen da bertako igerilekuan. Denetarik izanen da: gaueko murgialdia uretan, musika, alkoholik gabeko maitasun edabeak, jokoak, bideoak... eta aldarrikapen-helburu bat: «lagun arteko harremanetan gozatu!».