Zortzi partehartzaile hernaniar izan ziren herenegun Hondarribian jokatu zen Txingudiko Badiako XIVgarren zeharkaldian, eta horietatik bi igo ziren podiumera. Luis Goñi izan zen garaile, 00:29:42ko denboraz, eta Peru Alfaro hirugarren, sei segundu gehiagorekin (00:29:48). Beste sei hernaniarrak izan ziren: Andutz Arregi, Yoli Pastor, Iñigo Garcia, Julen Gaztañaga, Karmele Imaz eta Lide Mugica.