Datorren ostiralean, HIESari irabazitako bizitzak dokumentala jarriko dute Santa Barbara elkartean, 19:30etan; eta afari indiarra izango da gero. Afarira apuntatzeko, gaur azken eguna: 943 43 18 49, 943 33 70 17, comunicacion@calcutaondoan.org edo lankidetza@hernani.eus. 18 euro dira, edaria barne.