Hainbat zita aste honetan, Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 2a, 02:00

Badajozko espetxean hil zen herenegun Kepa Del Hoyo preso galdakaoztarra, bihotze­koak jota, eta hori salatzeko, hainbat mobilizazio burutzen ari dira egunotan. Atzo izan zen horietako bat Zinkonean, eta bertan irakurri zuen Hernaniko Sortuk Nahikoa da. Presoak behingoz kalera tes­tua. Argi adierazi zuten: «Ke­pari legea aplikatu izan balio­te, seguruenik, ez genuke gaur gogoratu beharko. Kale­an egon­go litzateke zigorraren bi herenak beteta zituelako». 
Ildo horretatik gogoratu zu­ten, «Euskal Herritik ehun­ka kilometrora, isolatuak, bal­dintza okerretan eta da­goz­kien eskubideak errespe­tatu gabe mantentzen dituzte. Kepa­ren heriotza ez da ausaz–koa izan, politika horren on­dorio zuzena baita. Espainiar estatuak gerra eszenatoki bat betikotu nahi du, herri hone­kin daukan arazo politikoa ezkutatu nahian. Eta horre­tarako euskal presoak erabil­tzen ditu, zitalkeriaz».
Horren aurrean, Sortu elkarlanerako prest azaltzen da: «dei egiten diegu eragile po­litiko, sozial eta instituzio­nalei elkarlanerako, Kepa ga­taz­ka honek utzi duen azken hil­dakoa izan dadin. Herri bezala egin behar dugu lan Estatuaren posizioa mugiaraz­­teko».

Bi zita, datozen egunetan
Kepa del Hoyoren heriotza salatu eta elkartasuna adie­raz­teko bi zita jarri dituzte: gaur, 13:00ean, egingo diote au­rre­neko agurra Galdakaoko tana­to­rioan; eta larunbatean, ma­ni­festazio nazionala izan­go da Galdakaon, 18:00etan abia­tuta. Bigarren honetarako autobusa aterako da Herna­nitik, eta apuntatzeko zerren­da Garin tabernan jarri dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!