AMHER-Sos Arrazakeriaren GazteBizilagunak taldearen eskutik, aerorrunba saioa eskainiko du bihar Jennyk Tilosetan. Arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara izango da, eta jatorri ezberdineko gazteei dei egin diete bertan parte hartzeko: «jatorri ezberdineko gazteak kalera irteteko eta lagunak egiteko prest daudela oihukatu nahi dugu, bertako gazteen partehartzea eskatuz».