Real Union eta Beasainen aurka txapelketa, denboraldi berrirako motorrak berotzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 2a, 02:00

Oporraldi labur baten os­te­an, aurreko astean ekin zio­ten la­nari CD Hernaniko bi talde na­gusiek, Oho­rezko Erre­gio­nal mailako eta Ohorezko Ju­benil mailako mu­tilek, hain zu­zen. Eta  aste honetan izan­go dituz­te aurreneko parti­duak. 

Erregionalak Irunen, gaur
Ohorezko Erregional maila­­koek, Irungo Gal zelaian joka­tuko dute gaur. Txa­pel­keta tri­an­geluarra egingo dute ber­tako Real Union eta Bea­sainen kon­tra. Bertan arituko dira tal­dearekin estreinakoz Axel Sanz hernaniarra, aurreko denbo­ral­dian Pasaiarekin hiru­­garren mailan aritutakoa, eta Josu Ber­lanas, Sansetik eto­rritakoa.  
Jubenilek, ordea, la­run­batean izango dute aurreneko zita, Irunen baita ere, Jube­nilen Euskal Ligako Real Unio­nen aurka. Goizeko 11:30­e­tan izango da, Gal zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!