Zortzi hilabete hauetan Zangozako Cener enpresan proba-lanetan eduki ondoren, Pasaiara buelta egin behar du Hitachi enpresa japoniarraren ehun metroko konboiak.
Uztailaren 20an atera zen Zangozatik, eta gaur arte geldirik egon da Etxegarateko Alaska Hotelean. Gaur, hasiko du Gipuzkoan zeharreko bidea, hiru egunetan burutuko duena; bihar pasako da Hernaniko lurretatik.
Japoniara buelta, Pasaiatik
2016ko azaroan iritsi zen Hitachi enpresaren konboia Pasaiara itsasotik, eta ondoren, errepidetik garraiatu zuten Zangozaraino. Izan ere, konboiak pieza bat zeraman, Cener enpresa nafarraren laborategian probaldia egin behar zuena. Orain, Japoniara egingo du buelta, eta horretarako, Pasaiako Portura iritsi beharra dauka.
Uztailaren 20an egin zuen aurreneko zatia, Nafarroako errepideetan zehar, eta datozen egunetan bukatuko du: gaur Etxegaratetik Ikaztegietara joango da; bihar, N1etik Andoainera, eta AP8tik Zamalbideraino; eta etzi iritsiko da Pasaiako Portura.
Gauez egingo du bidea, eta baliteke errepide batzuk itxi behar izatea; gainera, batzuetan kontrako zentzuan ibili beharko da.