Jennyren erritmora dantzatzeko aukera gaur gazteek, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 3a, 02:00

«Aisialdirako ekintzak eginez, jatorri ezberdineko gazteen arteko harremanak sortu eta bizikidetza indartzeko», GazteBizilagunak taldea sortu berri du AMHER-SOS Arraza­ke­riakek Hernanin. Hainbat ekintza antolatuko ditu, eta horietako bat gaur izango da:  aerorrunba. Jennyren eskutik, Tilosetan izango da, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara.


Bi helburu, gaurko ekintzak
Gaurko ekintzarekin, bi helburu lortu nahi dituzte: «alde batetik, jatorri ezberdineko gazteak kalera irteteko eta lagunak egiteko prest daudela oihukatu nahi dugu, bertako gazteen partehartzea eskatuz. Bestalde, Kolonbian jaioa eta Hernaniko bizilaguna den Jenny dantza irakaslearen bizipozaz gozatu nahi dugu, herrian giro aparta eta desberdina jarriz». 

Ekintza gehiago, abuztuan zehar
Hilabete honetan zehar ekintzak antolatzen jarraituko du­tela jakinarazi dute, eta horien berri emango dutela AMHER-SOS Racismo deitzen den Facebookeko orrialdearen bitartez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!