San Inazioren omenez, ohiturak jarraituz

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 1a, 02:00

Urtero bezala, Santa Barbara bilakatu zen atzo hernaniar askoren gotorleku. Eguraldia lagun, bertan bildu zen herritar mordoa, mendi bueltaxka eginda, San Inazioren omenezko ekintzekin gozatzera. Trikitixa eta pandero doinuak, bertsolariak, herri kirolak... ez zen ezer ere ez faltatu! Ezta sagardo tragoxkak eta patata tortilla edo txorizo pintxoak ere. Heldu zein gaztetxoenek gozatzeko moduko festa, dudarik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!