Udarako beharrei aurre egiteko, ezinbesteko zita gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 1a, 02:00

Oporraldirik egin gabe, odo­la emateko zita jarri du Her­naniko Odol Emaileen elkar­te­­ak gaurko. Ohi bezala, anbulategian izango da odola emateko eta organu-emaile egiteko aukera, arratsaldeko 18:30­e­tatik 20:30etara. 

Azkenealdian, «eskas»
Gaurko zitaren aurrean,  Her­na­niko boluntarioek udarako oporraldian dagoen premia azpimarratu nahi izan dute, eta kezkatuta azaldu dira, azken hilabeteetan emaile kopuruak behera egin eta «eskas» dabiltzalako. Hori dela eta, deia egin diete herritarrei, gaurkoan anbulategira bertaratzeko. 

«Odol-erretserbak jaitsi eta beharrizanak hazi egiten dira udaran»

Eusko Jaurlaritzak, kanpaina berezia
Kezka hori, Euskal Herri osora zabaltzen da udako denboraldian; horregatik, kanpaina be­rezia jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzako Osasun arloak uz­tailaren erdialdean: Eman odola, nigan bizi. Irailera arte luzatuko da kanpaina berria. Helburua da, hain zu­zen, gizarteari «balio positibo eta humanitarioetan oinarritu­ta­ko me­zua helaraztea», azaldu zuen Jon Darpon Osa­sun sailburuak kanpainaren aurkezpenean: «lotura emo­­­zionala sortu nahi izan dugu odola eman eta jasotzen duten pertsonen artean, euskal gizarteak bere egin duen elkartasun-balioa nabarmenduta».
Hala, herritarrak animatu na­hi dituzte, «erne egoteari ez uzteko, odol-erreserbak jaitsi eta beharrizanak hazi egiten baitira udaran».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!