Gaur irekiko da izena emateko epea, datorren kurtsoko ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 1a, 02:00

Prest dauzkate Hernaniko ki­roldegian, datorren kurtso­ra­ko ikastaroak. Guztira, 20tik gora izango dira, eta gehienak ige­riketakoak, behin igerilekuko obrak bukatuta egongo dira. Baina beste asko ere eskainiko dituzte: aerobik, pilates, indoor walking, ziklo indoor, karate, zumba, TRX...
Ikastaro guztietan, uztai­le­an zehar izan dute apuntatzeko aukera, errepikatuko dutenek; eta berrientzat, gaur bertan zabalduko da epea. Abuztuaren 10era arte eman daiteke izena, eta plazak baino jende gehiago apuntatzen den ikastaroetan, hilaren 11n egingo dute zozke­ta, 12:00etan kiroldegiko bule­goan. Izenemate orriak, kirol­degian bertan entregatu behar dira, astelehenetik ostiralera. 
Ikastaroren batean plazak libre geldituz gero, abuztuaren 16tik aurre­ra apuntatu ahal izango da, plazak bete arte. Urriaren 2an hasiko dira ikas­taro guztiak.

Kiroldegia zabalik, abuztuan
Ikasturtea hasi baino lehen ere, zabalik egongo da kirol­de­gia, abuztu osoan zehar. 
Astelehenetik ostiralera, goizeko 07:30etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara egongo da irekita; eta larunbatetan, goizez baka­rrik, 09:00etatik 13:00etara.

KIROLDEGIKO IKASTAROAK
2017-2018 ikasturtea
Aerobik: astelehen-asteazken (15:00); edo astearte-ostegun (09:30, 19:00). Hiru hilabete.
Pilates: astelehen-asteazken (07:30, 11:30, 15:00, 18:00, 19:00, 20:00); astearte-ostegun (09:00, 11:30, 12:30, 16:30, 17:30, 18:30, 19:30, 20:30); edo ostiraletan (15:00). Hiru hilabete.
Indoor walking: astelehen-asteazken (18:30), edo astearte-ostegun (18:00, 20:00). Hiru hilabete.
Ziklo indoor: astelehen-asteazken (14:00, 19:00, 20:00, 21:00); astearte-ostegun (10:00, 18:30, 19:30, 20:30); edo ostiraletan (19:00). Hiru hilabete.
Mantentzeko gimnasia: astelehen-asteazken (09:15); edo astearte-ostegun (10:00, 18:00, 19:00). Hiru hilabete.
Konbinatuak: astelehen-asteazken (19:30). Hiru hilabete.
Karate: astelehen-asteazken (17:00); astearte-ostegun (17:00, 18:00); edo astelehen-asteazken-ostiral (18:30, 20:00). Hiru hilab.
Zumba: astelehen-asteazken (10:15, 17:00, 18:00, 19:00, 20:00); edo astearte-ostegun (10:00, 18:00, 19:00, 20:00). Hiru hilab.
TRX: astelehen-asteazken (18:00); edo astearte-ostegun (18:00). Hiru hilabete.
Training: astelehen-asteazken (19:00). Hiru hilabete.

Uretako jarduerak
Haurtxoak: astelehen-ostegun (11:15, 12:00, 15:50, 16:30); aste­arte-ostiral (12:00, 15:50, 16:30); edo larunbatetan (09:30, 10:15). Hilabete bat.
Haurdunak: astearte-ostiral (13:10). Hilabete bat.
3 urtekoak (2014koak): asteazken (16:00 gurasoekin, 16:45); edo astelehenetan (18:00 gurasoekin). Hiru hilabete.
Astelehen-ostegun (17:15); astearte-ostiral (17:15); edo larunbatetan (11:00). Bi hilabete.
4 urtekoak (2013koak): asteazken (17:30); edo ostegunetan (18:00). Hiru hilabete.
Astelehen-ostegun (17:15); astearte-ostiral (17:15); edo larunbatetan (11:00). Bi hilabete.
5 urtekoak (2012koak): aste­azken (17:15, 18:10); astelehen-ostegun (18:10); edo astearte-ostiral (17:15). Hiru hilabete.
Astelehen-ostegun (17:15); astearte-ostiral (18:10); edo larunbatetan (11:00). Bi hilabete.
6 urtekoak (2011koak): astelehen-ostegun (18:10); asterte-osti­ral (17:15); edo asteazkenetan (17:15, 18:10). Hiru hilabete.
Astelehen-ostegun (17:15); edo astearte-ostiral (18:10). Bi hilab.
7-8 urtekoak (2010-2009koak): astelehen-ostegun (17:00); astearte-ostiral (17:00); asteazken (17:00, 18:00); edo ostegunetan (18:00). Hiru hilabete.
Astearte-ostiral (18:00). Bi hilab.
9-11 urtekoak (2008-2007-2006koak): astelehen (18:00); astelehen-asteazken (18:55); astearte (18:55); astearte-ostegun (18:55); astearte-ostiral (17:00); edo asteazkenetan (17:00). Hiru hilabete.Astelehen-asteazken (18:55). Bi hilabete.
12-13 urtekoak (2005-2004ko­ak): asteazken-ostiral (16:00). Hiru hilabete.
14-16 urtekoak (2003-2002-2001ekoak): asteazken-ostiral (16:00). Hiru hilabete.
Helduak, hastapena: astelehen-asteazken (19:50); astearte-ostegun (08:00); edo astearte-ostiral (10:15, 65 urtetik gora). Bi hilabete.
Mantentzeko igeriketa: astelehen-asteazken-ostiral (07:00, 08:00, 09:10 55 urtetik gora); astearte-ostegun (07:00, 08:00 baxua, 09:10 55 urtetik gora, 14:00, 19:00, 19:00 +indoor walking); edo larunbatetan (09:00). Hiru hilabete.
Aquagym: astelehen-asteazken-ostiral (07:00, 09:10 +pilates, 14:00, 19:50); astelehen-asteazken (10:00 +indoor walking); astelehen-ostegun (10:15, 65 urtetik gora); edo astearte-ostegun (09:10). Hiru hilabete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!