Kontrakantxa gaztetxeko talde motoreak, bilera baterako deia luzatu die, kurtso berrian gaztetxea erabiliko duten guztiei. Ostegunean jarri dute zita, arratsaldeko 17:00etan, gaztetxean nola funtzionatu nahi duten azaltzeko. Eta aurreratu dute, ostegunero bilduko dela talde motorea, ordu berean.