Erremonte jaialdiek ez dute etenik izaten abuztuan. Galarretan, ostegun eta larunbatetan jokatzeaz gain, asteartetan ere izango dira partiduak, bihartik aurrera. Gainera, asteazkenean Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpena egingo da. Hain zuzen, Buruz Burukoaren aurreko fasea jokatzen ari dira, dagoeneko, erremontistak. Larunbatean, Endikak irabazi zuen, Garcesen aurrean, 30 eta 18. Estelarrean, berriz, Utergak eta Barrenetxea IV hernaniarrak 40 eta 33, Urriza eta Etxeberria IIIren aurrean. Beste bi partiduetako emaitzak horrela geratu ziren: Goikoetxea V-Ion 40-24 Ezkurra II-Azpiroz; eta Aldabe-Martirena 30-17 Beñat-Aizpuru III.