Hiru egunez hainbat ekitaldi antolatu dira Udaparkean 2017 edizioaren barruan, Ave Maria parkean. Ume, gazte, heldu nahiz adinekoentzako makina bat ikuskizun eta ekintza izan dira, eta parkea jendez beteta izan da ostegunetik larunbatera. Ttapa Ttapa ibilaldiarekin hasi, eta dantza eta akrobazia ikuskizunak, jolasak eta musika emanaldiak izan dira.