Hernanitik Hondarribiara, zortzi eguneko udaleku ibiltarietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 31a, 02:00

Aurreneko txanda bukatuta, bigarrena abiatu da. Atzo atera ziren Hondarribia aldera, Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Udaleku Ibil­ta­rie­tako bigarren txandan izan­go diren gaztetxoak. Da­to­rren larunbatean iritsiko dira bertaraino, eta bide horretan, hainbat ekintzarekin gozatzeko aukera izango dute.
Guztira, 9 eta 12 urte bitarteko 19 gaztetxo elkartu ziren atzo Biterin, gurasoak agurtu eta lagun berriak eta begiraleak ezagutzeko.
Gaur, Donostian pasako dute eguna, eta piraguan ibil­tzeko aukera ere izango dute. Segidan, Errenteriara eta Hondarribiara joango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!