Festa bukaera bikaina, garaipena eta guzti!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 29a, 02:00

Santio jaiak, Santio egu­nare­kin berarekin bukatu zituzten Aranon, asteartean.
Ohi bezala, pilota par­ti­duekin hasi ziren, goizuetar eta aranoarren arteko desa­fioarekin; eta arratsaldean, aizkolarien txanda iritsi zen.
Etxeko plazan aritzeak indarra ematen duela eta, Xauxar baserriko Joseba Izeta eta Errezilgo Arria V atera ziren garaile, Aizarnako Txa­par­tegi eta Ezkurrako Go­gor­tzaren kontra. Ber­tsolariekin bukatu zuten gero, Santio jaietako azkeneko eguna ondo borobiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!