«Azken urteetan izan den Santa Ana egun indartsuena» izan da aurtengoa, Goldea elkartearen esanetan. Santio jaiak ondo baino hobeto borobildu dituzten seinale, Astigarragan.
Ekitaldi gehiago ere izan ziren, baina dudarik gabe, idi demak eta desafioak erakarri zuen jende gehien. Idietan, Etxetxok egin zituen plaza gehien; 54. Pagadizabalek 53, Matxainek 47 eta Elolak 32.
Desafioan, Astigarraga atera zen garaile, 19 punturekin. Errenterik, Oiartzunek eta Hernanik, 18, 13 eta 10 puntu lortu zituzten.