Udaran ere ez dute hutsik egiten odol emaileek, eta datorren astearterako zita jarri dute, hileko aurreneko asteartero bezala. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak bitartean aukera izango da odola eman edota organo donante egiteko, anbulatorioan. Aurretik ere joan daiteke, txanda eskatzeko. Animatu eta gerturatzeko dei egin dute boluntario lanetan aritzen direnek, azken hilabeteetan «eskas» dabiltzala-eta.