Aurten ere hainbat kide eta lagunek omenaldia egin nahi izan diote Fernando Ros, Naparrari. Lehengo igandean Abartzuzan, jaioterrian egin zioten aurrenekoa, eta bertan, plaka jarri eta haritza landatu zuten. Ostiralean, berriz, Hernanin egin zioten omenaldia. Ekitaldia antolatzen aritu diren lagunek eskerrak eman nahi izan dizkiete gerturatu diren guztiei, «haien presentzia eta laguntzagatik».