Ostiral goizean bi istripu izan ziren Mandazubiko errotondan. Bertatik Hernaniranzko norabidean, kurba bukatu eta hilerri alderako aldapa hastear gertatu ziren biak. Aurrenekoa, 08:00ak aldera: kontrola galdu eta errepidearen ezkerraldera aldegin zion kotxeak gidariari. Bigarrenean, 11:00ak aldera, toki berean eskubi aldera egin zuen kotxeak, eta beheko errepidera, Urnieta aldera joateko tunela dagoen aldera erori zen. Gidaria ospitalera eraman bazuten ere, ez zuen lesio larririk izan.