Txapeldunen artean, hiru hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 30a, 02:00

Buruntzaldea Txapelketako finalak jokatu ziren atzo goizean, Hernaniko frontoian. Kadete, jubenil zein nagusien mailatan zeuden hernaniarrak, eta guztietan lortu zuten txapela etxeratzea.

Kadeteetan, bikote mistoa indartsuago
Zugasti eta Lasa hernaniarrek elkarrekin jokatu zuten kadeteetan, beste hernaniar baten kontra, Oiartzabalen kontra, eta Iruretagoiena usurbildarraren kontra.
Azken hauek hobeto ibili ziren partidu osoan zehar, eta 22 eta 6 irabazi zuten.

Jubeniletan, partidu orekatuagoa
Bigarren partidua jubenilena izan zen. Lazkano hernaniarrak Azpirozekin jokatu zuen, eta Agirre hernaniarrak, Arraterekin.
Aurreneko partidua baino orekatuagoa izan zen bigarren hau, baina hala ere, alde nahikoarekin irabazi zuten Lazkanok eta Azpirozek, 22 eta 16 eginda.

Pagolaren errematea, nagusi
Azken partiduan, nagusien mailan, hernaniar bakarrak hartu zuen parte: Pagolak, Ugalderekin batean, Errente­riako Taberna eta Zangituren kontra.
Azken hauek ziren faborito, hasiera batean, maila bikainean dabiltzala erakutsi baitute. Baina Ugalde oiar­tzuarrak ere maila haundikoa dela erakutsi zuen, eta Pagolak erremateetan abila dela. Aurrealdean aldeko tanto dezente lortu zituen, aurrelari errenteriarra estutu eta akatsak egitera eramanez, eta azkenean, 22 eta 11 irabazi zuten, Pagolak eta Ugaldek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!