Hirugarren eginda, bigarren banderarik ez!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 30a, 02:00

Hogeita hiru urteren on­do­ren, astebetean bi bandera lor­tzea gehitxo izango zen! Atzo­koan lan bikaina egin zuten Hernaniko neskek, Gipuz­koa­ko Ligako proba ez puntua­ga­rrian, eta gogor egin zuten borroka, lehengo asteburuko marka berdindu eta bigarren bandera etxera ekartzeko. Baina ezin izan zuten; hiru­garren egin zuten.

Deusto, aurrena
Atzokoa Lekeition jokatu zen, eguerdiko 12:00etan. Guztira, sei ontzik hartu zuten parte.
Aurrenekoa Deusto izan zen, 11:39,53ko denborarekin. Bigarren postuan sartu zen Donostiarra, 8 segundutara, 11:47,42 eginez. Eta hiru­garrena izan zen Hernani, 10 se­gundutara sartuta, 11:49,80ko denbora eginda. Laugarren, bosgarren eta sei­ga­rren postuetan sailkatu zi­ren hurrenez hurren Por­tu­galete, 12:20,57koarekin, Lea-Artibai, 12:57,40koarekin, eta Castreña, 13:32,34koa­rekin.

Aurreneko sailkatuarengandik 10 segundura, eta bigarrengoarengandik 2ra sailkatu zen hirugarren postuan atzo, Hernani.

Hurrengoa, Pasai Donibanen
Gipuzkoako Ligari azken lau jardunaldiak geratzen zaiz­kio. Hurrengo estropada la­run­batean jokatuko da, 17:30e­tan Pasai Donibanen. Hernanirekin batera ariko dira lehian Castreña, Lea-Ar­ti­bai, Portugalete, Donos­tia­rra, Deusto, Arraun Lagunak-Donostia, Orio, Hibaika eta San Juan.
10, 11 eta 12garren jardu­nal­diak, berriz, abuztuaren 12, 15 eta 27an jokatuko dira, eta 15ekoa Hernanin izango da. Eta 31n, Kontxako kan­po­ra­keta jokatuko da. 

Historikoa 

Bandera Hernanira berriro, 23 urteren ondoren

1977an eta 1994an lortu zituen banderak lehenago, Hernanik. Maialen ontziak Madalenetako ikurriña izan du aurrenekoa.

Pasaiakoak historia egin du. Hernaniko Arraun Elkarteko emakumezkoen Maialen trai­neruak historiako aurreneko bandera irabazi zuen lehengo asteburuan, Pasaian jokatu zen Errenteriako II. Madalen Ikurriña lortzeko estropadan.
Hala ere, ez da hau izan el­karteak lortu duen au­rre­ne­ko bandera. 1977an, Pedreñan eta Astilleron lortu zituen ban­derak Hernanik, gizo­nez­koe­kin, eta 1994an, Pasaian eta Angelun. Azkenekoz 2007an atera zuen Hernanik gi­zonezkoen trainerua, eta emakumezkoekin itzuli zen uretara, 2015ean. Hogeita hiru urteren ondoren, beraz, emakumezkoek lortu dute berriro, trapu preziatua.
Atzoko estropadan biga­rren bandera lortu ez bazuten ere, horrela lanean segiz ge­ro, seguru ez dagoela urruti! 

MADALENETAKO IKURRIÑA-TRIPULAZIOA. Aurrekalaria: Maider Perez (A). Seitik: Patricia Trigo (A)-Ohiana Goenaga (I). Bostetik: Estitxu Zabala (A)-Amaia Larrarte (I). Lautik: Belen Otero (A)-Uxue Alberdi (I). Hirutik: Mireia Vicente (A)-Ane Sanchez (I). Bitik: Maitane Iraola (A)-Maider Zumeta (I).  Hanketik: Ainhitze Kalonje (A)-Enara Villena(I). Pa­troia: Miren Garmendia. Entrenatzailea: Xabier Zabala.  *(A: Ababor / I: Istribor)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!