Txirrindulari astigartarrek lanpetuta pasako dute asteburu hau. Batetik, Jaime Romero eta Telmo Semperena kadeteak Bartzelonan dira, Kataluniako Pista Txapelketan parte hartzen; eta etzi, Aranguren izango dira, 2017ko denboraldia bukatzeko. Juniorrak, bestalde, Zumaian izango dira bihar, Joxe Mari Korta Memorialean.