Gizarte Zerbitzuek antolatuta, festetarako kantuak aukeratzeko epea zabalik dago astelehenera arte. Helburua da «giro ona sortzen duten abestiekin» pen drive bat betetzea, «tratu eta harreman onak zabaltzeko». Laga Gizarte Zerbitzura bidali behar dira proposamenak, Facebook edo Twitter bidez, edo 681 265 188ra, whatsappez; sariak izanen dira.