Sei ontzi ariko dira lehian gaur, 12:00etan Lekeition, Gipuzkoako Ligako jardunaldi ez puntuagarrian; tartean, Hernaniko Maialen ontzia.
Aurreneko txandan, Lea Artibai, Castreña eta Portugalete ariko dira; eta bigarrenenan, Donostiarra, Deustu eta Hernani. Euskotren Ligako ontziak faltako dira, asteartean Euskadiko Txapelketan ez bezala. Ordukoan bosgarren egin zuten neskek, Euskotreneko ontzien atzetik, eta beraz, gaurkoan bigarren bandera lortzeko aukera polita izango dute, Madalenetako ikurriña lortu ondoren, lehengo asteburuan.