Buruntzaldea Txapelketan, zazpigarren edizioko finalak jokatuko dira gaur, Hernaniko frontoian, goizeko 11:00etan hasita.
Guztira, 48 pelotarik hartu dute parte, eta gaurko finalera iritsi diren pelotarietatik sei, hernaniarrak dira: kadeteetan ariko dira Zugasti eta Lasa batetik, eta Oiartzabal bestetik; jubeniletan, Lazkano batetik, eta Agirre bestetik; eta seniorretan, Pagola.
Parekotasunak emozioa, finaletako partiduei
Gaurko hiru finalak nahiko parekatuta joatea espero denez, emoziorik ez da faltako.
Kadeteak hasiko dira. Zugasti eta Lasa hernaniarrek, Oiartzabal hernaniarra eta Iruretagoiena usurbildarra izango dituzten aurkari.
Jubeniletan, Lazkano hernaniarrak Azpiroz oiartzuarrarekin jokatuko du, Agirre hernaniarra eta Arrate zizurkildarraren kontra.
Azkenik, seniorretan, Taberna-Zangitu bikote errenteriarra faborito izango da, baina Ugalde oiartzuarrak maila altua dauka, eta Pagola hernaniarrak erremate ona duela erakutsi du.