Berriak elkarteak antolatuta, Stock Azoka jarriko dute aste honetan, ostegunean eta ostiralean, Plaza Berrin (euria eginez gero, Atsegindegin). Goizez eta arratsaldez egongo dira postuak (10:00-14:00 eta 16:00-20:00), eta herritarrek aukera izango dute bertan, «udako arropa eta osagarriak beherapenekin eskuratzeko».