Dantza eta txalaparta hotsak, azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 29a, 02:00

Hirugarren eta azken eguna du gaurkoa, Udaleko hainbat sailek elkarlanean antolatu duten Udaparkean 2017 jaial­diak; Ave Marian egiten den bigarrenak.
Aurreko egunetan, adin guz­tietako herritarrei es­kai­ni­ta­ko makina bat ekintza eta ikus­kizun izan dira, eta gaur­ko biak izango dira azkenak.

Laboaren ‘Txoriak’ musikari, dantza
Hasteko, iluntzeko 20:00etan  hasita, Euskal Herri osoan eza­guna den Dantzaz Kon­pai­niak eman­go du ikuskizuna; Mikel La­boa­ren musikarekin osatu­ta­koa izango da, Txoriak ize­ne­koa. Horrela, formakun­tzan ari diren 12 dantzari ariko dira dantzan, aurrenekoz, Hernanin.

‘Silex’, Oreka TXen eskutik
Aurreneko ikuskizuna buka­tu­ta, 22:00etan Oreka TXen txanda izango da. Txalaparta oinarri, Silex izeneko kon­tzer­tua emango dute.
Adin guztietako publikoari zuzendua izango da hau ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!