Ave Mariak aukera paregabea eskaintzen du arratsalde eta iluntze pasa ederrak aire librean egiteko, eta hori aprobetxatuta, hainbat ekintza antolatu dira Udaparkean 2017 jaialdiaren barruan.
Atzo hasi zen, Ttapa Ttapa ibilaldiarekin, Rojo Telon taldearen dantza eta akrobazia ikuskizunarekin, eta Afu taldearen musikarekin.
Gaur, beste lau zita jarri dira: 18:30etan, Urtxintxa Aisialdi Taldearen eskutik 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako Txantxarien emanaldia izango da; 19:00etan, Gaztelekuko dinamizatzaileek eta Kale Hezitzaileek 12 urtetik gorako gazteentzako ekintzak prestatuko dituzte; 20:00etan Compañia Uparteren Todo Encaja dantza ikuskizuna izango da; eta 22:00etan, Oker pelikula.