Azken eguna, kaxuela batzuk probatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 28a, 02:00

Berriak elkarteko lau tabernatan kaxuelita bereziak dastatzeko aukera jarri dute uztailean, eta asteburu honetan bukatuko da jaki hauek probatzeko aukera. Joxe Marin eta Tripontzin gaur prestatuko dituzte azkenekoz bakailu kaxuela eta otarrainxka hirugiarrarekin, hurrenez hurren. Atxurren bihar arte egingo dituzte txanpi kaxuelak, eta Caserion igandean ere prestatuko dituzten txipiroiak, tintan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!