Hainbat gazte animatu dira aste honetan Hernaniko Arraun Elkarteak eman duen aukera aprobetxatu eta arrauna probatzera. Egunero elkartzen dira, goizeko 10:00etan, Ibarluze poligonoan elkarteak daukan lokalean, eta gaurko ere jarri dute zita. Hain zuzen, gaurkoa izango da azken eguna. Beraz, arraunean aritzea zer den probatu nahi duenak lokalera bertara azaldu besterik ez dauka.