Fernando Ros, Naparra ezizenez ezaguna, 1986ko uztailaren 28an hil zen Hernanin, eta hura gogoratzeko lore eskaintza egingo diote gaur, 18:30etan, Antziolako Bidebieta plazan dagoen monolitoan.
Errefuxiatu politikoen alde, borrokan
Naparra Abartzuzan jaio zen, baina Hernanira mugitu zen, bizitzera. Bertan hil zen, protesta barrikada bat jartzen ari zela deskarga elektriko bat jaso zuenean.
Errefuxiatu politikoen aldeko borrokan ari zen Naparra, momentu hartan. Izan ere, garai hartan hasi ziren errefuxiatu politikoak Frantziako estatutik Espainiara ekartzen; gaur egun euro-agindu deitzen zaionaren arabera egiten da hori.
Bigarren zita
Igandean egin zitzaion omenaldia Abartzuzan, eta gaurkoa bigarrena izango da.