Abuztua gainean daukagu, eta elkarri agur esateko ordua iritsi zaio bati baino gehiagori. Ereñotzun, behinik behin, gaurkoa izango dute udalekuetako azken eguna.
45 haur eta gazte
Udalekuak uztailaren 4an hasi ziren, eta gaur arte, astearte, ostegun eta ostiraletan elkartu dira 45 haur eta gaztetxo.
Denetik egiteko aukera izan dute: piraguismoa, eskalada, igerileku irekietara bisita, herri kirolak, boloak... Datorren urterako gogoz geratuko da bat bahino gehiago, seguru!