Kalez Kale Kantari, Behemendiko azoka eta bigarren eskukoa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 7a, 02:00

Hileroko hiru zita izango dira larunbat honetan, Hernanin. Batetik, kantuan aterako dira Kalez Kale Kantarikoa, eguerdiko 12:00etan Plaza Berritik. Bestetik, Behemendiko azoka ibiltaria jarriko dute, toki berean, 10:00etatik 14:00etara. Eta azkenik, bigarren eskuko azoka ere jarriko dute, Urbieta kalean edo Atsegindegin, 10:30etatik 13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!