Udalak IBI zerga ordaintzeko diru-laguntzak emango ditu. Laguntzak zergaren %25 eta %50ekoak izan daitezke familiako irabazien arabera. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 31ra bitarte izango da, ez da epea luzatzeko aukerarik izango. Eskaera udaleko Erregistroan egin behar da.