Bi istripu gaur goizean, Mandazubin

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 28a, 14:08

Bi istripu izan dira gaur goizean, Mandazubin. Errotondan Hernanirako bidea hartu eta bi kurbak bukatzen diren tokian, zuzengunearen hasieran izan dute istripua, bi kotxek. Goizeko 08:00ak aldera izan da aurrenekoa, kotxearen kontrola galdu eta errepidearen ezkerraldera joanda.
Bigarrena, berriz, 11:00k aldera gertatu da, eta kasu horretan, eskuinaldera joan zaio kotxea: errepidetik atera, eta tunelera dijoan bidera erori da. Gidaria, 68 urteko gizon bat, ospitalera eraman dute, baina lesio larririk ez zeukan; lepo aldean molestia batzuk soilik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!