Ikastaro berrietan izena, asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 28a, 02:00

Ikasturte berrirako ikas­ta­roak prest dauzkate, kirol­de­gian. Erabiltzaile berriek abuz­tuaren 1etik 10era arteko epea izango dute izena emateko.
Izenemate orriak kirol­de­gi­ko bulegoan entregatu behar dira. Aurten, ez da kontuan hartuko izenemate ordena, inskripzio kopurua dagoen plaza kopurua baino haun­diagoa bada. Horren ordez, zozketa egingo da abuztuaren 11n, eguerdiko 12:00etan.

23 ikastaro, aukeran
Guztira, 23 ikastaro izango dira aukeran, hainbat egun eta ordutegitan. 
Lehorrean egi­tekoak, aero­bik, pilates, in­door walking, ziklo indoor, man­tentzeko gim­nasia, kon­bi­natuak, ka­rate, zunba, TRX eta training. Uretakoak, berriz, haur­txoen­tza­koa, haurdunen­tza­koa, hel­duen hasta­pe­ne­koa, man­ten­tzeko igeriketa eta aqua­gym, eta adinaren arabera banatuta, 2001etik 2014ra bitartean jaiotakoentzako bes­te zortzi ikastaro; 2014, 2013, 2012, 2011, 2010-2009, 2008-2007-2006, 2005-2004, 2003-2002-2001ean jaiotakoentzat.

Abuztuan, irekita
Ikastaroak, urritik aurrera jarriko dira martxan. Baina kiroldegia erabili ahal izango da abuztuan ere, astelehenetik ostiralera 07:30-14:00 eta 16:30-20:30, eta larunbatetan, 09:00-13:00. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!