Izena emateko aukera, udako azken ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 27a, 02:00

Patinetan ibiltzen ikasi edo dagoeneko daukan teknika hobetu nahi duenak, oraindik badauka aukera udara ho­ne­tan zertxobait praktikatzeko. Hernaniko Irristaketa Taldeak hiru ikastaro antolatu ditu, eta hain zuzen, hirugarrena, azkena, datorren astean hasiko da, eta izena eman daiteke oraindik.

Astean hirutan, abuztuaren 11ra arte
Azken ikastaroa astelehen, asteazken eta ostiraletan emango da, uztailaren 31tik abuztuaren 11ra bitartean, 17:00etatik 18:30etara Eliza­txo­ko aterpean. Izena eman dai­te­ke, 70 euroan, irristaketa­her­nani@gmail.com hel­bi­de­an edo 669 837 409 telefonoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!