Tolosa ahizpak txapeldun, Zestoako Arroa Behea auzoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 27a, 02:00

Hilaren 16an egin zen Trikitilari Gazteen Arroa Beheko IX. Txapelketa, Zestoan, eta bertan hartu zuten par­te Lierni eta Eider Tolosa ahizpek. Baita saria lortu ere! Tolosa ahizpak txapeldunak izan ziren; bigarren saria, Berrobi eta Villabonako gazteek osatutako bikoteak lortu zuen, Joseba Izagirre eta Sara Iriar­tek. Zestoako, Arroa Beheko eta Bidania-Goiatz eta Berastegiko beste hiru bikote ere aritu ziren txapelketan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!