Urtero bezala, Futbol 7 Txapelketa egingo da aurtengo udaran ere, Hernanin. Abuztuaren 26rako jarri dute zita, eta dagoeneko ireki dute izenemate epea.
Txapelketaz gain,
egun osoko festa
Txapelketa egunean, hala ere, dena ez da kirola eta lagunarteko lehia izango. Izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute.
Futbol 7 Txapelketa bera goizean jokatuko da, Zubipeko zelaian. Goizeko 08:30etan jarri dute zita, izena eman dutenen artean taldeak osatzeko, eta txapelketa ordu erdi beranduago, 09:00etan, hastea aurreikusi dute.
Gero, bazkaria egingo da Tilosetan, eta arratsaldean musika eta jai giroa izango dira nagusi. Batetik, Andoni Ollokiegirekin kantaldia izango da, eta bukatzeko, arratsaldean zehar Sakatu elektrotxaranga ibiliko da Kaxkoan barrena, kaleak alaitzen.
Egun osoko festa egingo da; txapelketaz gain, bazkaria, kantaldia eta elektrotxaranga izango dira.
Izenematea txapelketan, bazkarian, edo bietan
Oraindik denbora badago ere, dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Batetik, txapelketarako bakarrik eman daiteke izena, 10 euroan. Bestetik, bazkaritarako bakarrik, 10 euroan baita ere. Azkenik, bietan izena emanez gero, 15 euro ordaindu beharko dira.
Garinen dago zerrenda, eta zalantzarik izanez gero, futbol7hernani@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.